XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jon eta Iziar senideekin jolasean dabiltza basoan.

Zugaitzak loretan, larreko belarra, eguzkia eta mendiak, ibaiak eta iturriak ikusten dituzte.

Bai polita au dana!, dio Itziar-ek.

Oiek politak, baso, mendi orlegi eta zeru urdina...!.

- Zeiñek egin du ori guzia eta orren polita? Jon-ek amari.

- Ori dana Jainkoa-k egin dik.

- Ta nor da ba, Jainkoa? Zuen zeruko Aita da, Jainkoa esaten ziguk Josu-k.

Orregatik aitak eta biok irakatsi diagu, kristauok esaten degunGure Aita...

Gure Aita, zeruetan zerana;
Santu izan bedi zure Izena,
Etor bedi zure Erreinua,
Egin bedi zure naia,
Zeruan bezela lurrean ere
.

Mundua eder egin dezulako Abesten dizut, Jauna.

Argia argi egin dezulako / Abesten dizut, Jauna.

Erreka garbi egin dezulako Abesten dizut, Jauna.

Muga gabeko itxasoagatik, usai gozozko loreagatik goiko zeruraren urdiñagatik, abesten dizut Jauna.

Nere Aita zeralako
nitzaz ezin zerana
aspertu, gaur kitar onek
alai abesten du,
ta nere itza
egan dijoakizu.

Gaur kitar onek alai
abesten du, ta nere itza
egan dijoakizu
.